Birusak, zomorroak, Troiako zaldiak eta mota guztietako malwareak geroz eta ugariagoak direnez, PCa, bezero-plataforma nagusia izanik, enpresen segurtasun orokorra agerian uzten duen puntu bilakatu da.
PCaren segurtasuna areagotzeko bide tradizionalek, hala nola, birus kontrakoek eta suebaki pertsonalek, erasoen arrakasta neurri batean soilik zapuzten dute, erasook sistemetan sartzerako geroz eta sofistikazio-maila handiagoak baitituzte.
VÍNTEGRISek PCan informazioa graba eta sar dezakeen edozein gailu kontrolatzeko soluziorik osatuena du, kudeaketa zentralizatua eta erabateko auditoretza eskaintzen dituena.
Lan-estaziorako sarbidearen autentifikazioa.
Irakurketa-grabaketa gailuen baimenik gabeko erabilera saihestea, hala nola, CDak, DVDak edo USB memoriak.
Motaren, markaren eta gailuaren serie-zenbakiaren araberako iragazkiak.
Gailu eta euskarri aldagarrietan informazioa zifratzea.
Kudeaketa eta banaketa zentralizatua.
Ezartzeko erraztasuna.
Programa infektatuen edo baimenik gabeko softwarearen aurkako babesa.