Zenbait erakunderentzat aplikazio batzuk ezinbestekoak dira negozioaren garapenerako eta, horrenbestez, segurtasun-sistema propioa behar izaten dute. Finantza- eta osasun-instituzioak eta administrazio publikoa dira guztiz seguruak diren baina, aldi berean, administratzeko errazak diren zifratze-soluzioak behar dituzten erakundeen adibideetako batzuk.
VÍNTEGRISek eskainitako teknologiarekin, erakunde publiko nahiz pribatuek informazioaren babesarekin erlazionatuta indarrean dauden legeak betetzen dituztela ziurta dezakete, eta isilpeko informazioa edo publikoa ez dena langile, bezero edo hirugarrenek atzitzea galarazten dute akats posibleak murriztuz.
Granularitatea, eremu-mailako zifratzea eta Web server-ean, Application server-ean edo datu-basearen geruzan batera daitekeen appliance edo tresna batean oinarritutako zifratze-soluzio bakarra.
Informazio garrantzitsuaren edo pribatuaren zifratzea urruneko ehunka edo milaka kokapenetan, hala nola, POS edo saltokietan
Enpresei hainbat zifratze-soluzio kudeatzeko bidea eskaintzen dien appliancea, gakoen kudeaketara esklusiboki esleitutako makina baten bidez.