DLP, DRM, Encryption... Gaur egun isilpeko informazioa edo "publikoa ez dena" babesten eta hura galtzea edo lapurtzea ekiditen laguntzen duten hainbat eta hainbat teknologia daude.
DRM edo zifratze-tresnekin gertatzen ez den bezala, DLP teknologiaren helburua "datua" babestea da, edonon biltegiratuta dagoela edo edozein kanaletatik transmititzen dela ere.
VÍNTEGRISen, teknologia horien "best of breed"-arekin lanean dihardugu, hautaketan, bateratzean eta mantentzean laguntza eskainiz, langileek arloan duten esperientzia zabalari esker.
Informazioa babesteko proiektu hauek aurki ditzakegu:
• Network DLP (Data Loss Prevention): sareko datuen galeraren aurkako prebentzioa
• EndoPoint DLP (Data Loss Prevention): lanpostuko datuen galeraren aurkako prebentzioa
Hauek dira oinarrizko funtzioak:
• Babestu beharreko dokumentazioaren sinadurak aztertzea eta lortzea
• Sareko informazioa ezagutzea (lanpostuak, zerbitzariak...)
• Sare-behatzailea informazio-ihesen saiakerak hautemateko
• Informazio-ihesen saiakerak SAIHESTEKO babesa