Alor horretan, VÍNTEGRISen helburua bezeroei laguntzea da, segurtasun-maila egokia lor dezaten bai sareko zerbitzuetan, bai informazio-teknologien segurtasunaren kudeaketarekin zerikusia duten alderdi guztietan; betiere, negozioaren helburuei begira.
Segurtasun-azterketetan alderdi teknologikoan fokatzeaz gain (kanpoko perimetroaren azterketa, URL eta IP helbideen analisia, etab.), prozesuen analisia ere egiten dugu eta prozesuok zer neurritaraino betetzen diren aztertzen dugu, jardunbide egokien gidalerroei jarraiki, bai orokorrak, bai zure negozioarekin erlazionatutakoak kontutan hartuta.
Hona hemen segurtasun-auditoretzaren arloan eskaintzen ditugun zerbitzuak:
• Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betetzeko auditoretzak
• Auzitegi-azterketak
• Web-aplikazioen urrakortasunen analisia