VÍNTEGRIS Informazioaren segurtasuna

Estrategia-aholkularitza

Segurtasunaren estrategiak kontutan izan behar ditu erakundearen helburua eta kultura, indarrean dagoen legeria, jardunbide egokien arauak (ISO, COBIT, NIST, SANS, etab.) eta bezeroaren jarduerarekin erlazionatutako sektoreko, tokiko eta nazioarteko estandarrak (adib.: Basel banketxeen sektorean eta HIPAA osasunean).

Imagen de la noticia

VÍNTEGRISen profesional bermatuak eta esperientziadunak ditugu, lanean informazioaren segurtasunaren estrategiak zehazteko eta haiek gerora garatzeko ezinbestekoak diren proiektuak aurrera eramateaz arduratzen direnak.

Gure zerbitzuek zure enpresaren behar bereziei erantzuten diete, eta horien helburua politikak eta prozedurak eguneratzea da, IT arloko uneko segurtasun-arauei jarraiki, UNE-ISO/IEC 27001 ziurtagiriak adierazi bezala.


Gure aholkularitza estrategikorako zerbitzu nagusiak hauek dira:

• Segurtasunerako gida-plana
• Negozioaren jarraipen-plana
• UNE-ISO /IEC 27001 araurako egokitzapena

Asko dira segurtasun-politikak dituzten enpresak, baina litekeena da espresa horiek garapen teknologikoa ez jarraitzea edo politikak ez betetzea. Egoera horretan dauden enpresentzat iraupen laburreko aholkularitza-lanak burutzen ditugu, segurtasun-politiken egiaztapenak deritzenak. Horien bidez, politika zehatzagoak egiaztatzen eta garatzen ditugu, bai jatorrian, baita aplikazioan ere (posta elektronikoa, gailu eramangarriaren erabilera, haririk gabeko gailuak, etab.).

Informazio-eskaera

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bete inprimaki hau eta informazioa zure helbide elektronikora bidaliko dugu ahal bezain laster.

(*) ikurrarekin markatutako eremuak beharrezkoak dira.