Enpresek geroz eta menpekotasun handiagoa dute azpiegitura teknologiko eta informazio-aktiboekiko. Horregatik, kalte posibleak geroz eta handiagoak dira eta, ondorioz, erakunde guztientzako ezinbesteko faktore bilakatu da aktibo horiek dituzten arriskuak identifikatzea eta haiei aurre egitea.
Informazioaren segurtasunerako ezinbestekoa da osagaiak uneoro behatzea eta kudeatzea, 365 egunetako etengabeko kontrolaren bidez erantzun egokiak ematea posible izan dadin.
Kontrola aurrera eramateko, lehenik eta behin kudeaketa-modelo egoki bat instalatu behar da. Dena den, aditu guztiak bat datoz teknologia hutsak segurtasuna suposatzen ez duela eta erasoak ekiditen ez dituela baieztatzerakoan. Hortaz, ezinbestekoa da langile adituak izatea, kudeaketa-sistema egokiak sortzeko eta euren ezagutzak eta esperientzia aplikatzeko egoerak interpretatzerakoan eta egiazko erasoak faltsuetatik bereizterakoan.
VÍNTEGRISek ziurtagiridun profesionalak zure eskura ezartzen ditu zure segurtasuna modurik egokienean eta komenigarrien iruditzen zaizun tokitik kudea dezaten.
VÍNTEGRISek prebentzioan oinarrituta eta modu proaktiboan lan egitea gomendatzen dugu: "Hautemate-denbora murriztea arriskua murriztea da".
Birusak, zomorroak, Troiako zaldiak eta mota guztietako malwareak geroz eta ugariagoak direnez, PCa, bezero-plataforma nagusia izanik, enpresen segurtasun orokorra agerian uzten duen puntu bilakatu da.
Hona hemen prebentziorako jarduerak:
Urrakortasunen kontrola (ikus Web-eko urrakortasunen analisia eta prebentzioa eta Webarekin eta posta elektronikoarekin erlazionatutako segurtasuna atalak)
Adabakien kudeaketa (ikus Adabakien kudeaketa)
Gertaeren kontrol- eta korrelazio-sistema (SIEM) baten ezarpenaren bidez lortzen da kudeaketa aktiboa. (Ikus Erregistroen kudeaketa eta korrelazioa).
Lan-estaziorako sarbidearen autentifikazioa.
Irakurketa-grabaketa gailuen baimenik gabeko erabilera saihestea, hala nola, CDak, DVDak edo USB memoriak.