Víntegris-en badakigu teknologiek egokitu behar dutela zure negozioaren beharretara eta ez alderantziz.
Esperientzia zabala eta erreferentzia aipagarriak ditugu besteak beste, autentifikazio-teknologiak, sarbide-kudeaketak, DLP eta identitate-kudeaketak behar berezietara doitzeko moduluak garatzeari dagokionean.
Emaguzu zure beharraren berri eta zure aurrekontura doitzen den soluzio egoki eta funtzionala aurkituko dugu.
Jarraian informazioaren segurtasun-sektorean dugun esperientziaren erakusgarri diren adibide batzuk eskaintzen dizkizuegu.
Banku eta aseguru-etxeak:
- Langileen, agenteen, negozioarekin erlazionatutako hirugarrenen eta kanpoko entitate kolaboratzaileen web-sarbidea kontrolatzeko autentifikazio- eta baimentze-sistemak diseinatu eta ezarri ditugu.
- Domeinu publikoko softwarean oinarritutako erasoen aurkako segurtasun-sistemak ezarri ditugu.
- Pasahitzen sinkronizazio, identitate-kudeaketa eta SSO sistemak ezarri ditugu.
- Domeinu anitzeko SSO sistemak garatu ditugu merkataritza elektronikoko aplikazioetarako.
- Erakundetik kanpoko erabiltzaileentzat posta elektroniko bidezko bidalketa zifratuak ezarri ditugu banketxe, aseguru-etxe eta Internet-hornitzaileetan, DBLO betetzea errazteko (ikus hermeMail).A1
- SSO sistemak garatu ditugu bankuetako bulegarientzat. Sistemok 3.000 bulego baino gehiagotan darabiltzate 15.000 erabiltzaile inguruk.
Sinadura elektronikoa ezartzeko kudeaketa eta lan-fluxua (ikus VinSign).
Banku elektronikoak
- Sarbide-segurtasuna, token bidezko faktore bikoitzeko autentifikazio-sistemei eta sarbide-kontrol eta auditoretza- sistema zentralizatu bati esker(teknologia propioa eta merkatukoa konbinatuta).
- Erronka-erantzun mekanismo bidezko sarbiderako segurtasun-sistemak garatu ditugu transakzio berezietarako.
- Entitateek haien artean zerbitzuak saldu ahal izateko autentifikazio segururako sistemak diseinatu, garatu eta ezarri ditugu.
- Erabiltzailearen profilaren arabera, token bidezko autentifikazioa, SMS bidez bidalitako erabilera bakarreko pasahitzak, koordenatu-matrizeak, ziurtagiri digitalak, DNI digitala, etab. konbinatzea ahalbidetzen duten autentifikazio-sistema mistoak diseinatu, garatu eta ezarri ditugu (ikus VinAccess).
Industria:
- Saltzaileak eta biltegiak PDAren bidez Intranetera sartzea kontrolatzeko autentifikazio eta baimentze sistemak ezarri ditugu.
- Jabetza intelektuala babesteko eta kontrolatzeko sistemak garatu ditugu, Linux programen garapen-ingurunean aplikatuta, garapen eta ekoizpen inguruneen artean iturriak eta exekutagarriak trukatzeko aukerarekin eta, betiere, eskaera egin duen erabiltzailearen sinadura digitalarekin babestuta.