VÍNTEGRIS Informazioaren segurtasuna

Erregistroen kudeaketa eta korrelazioa

Sareen azpiegitura konplexuen areagotzeak eta arauak betetzen direla ziurtatzen duen gorputz arautzaileak erroka bikoitza suposatzen diete enpresei: segurtasuna kudeatzea eta legeak betetzen direla ziurtatzea.

Gure soluzioarekin zure erregistro-fitxategietako datu guztiak analizatu eta kudeatu ahal izango dituzu, ezagutza eta inteligentzia erabilgarri bilaka ditzazun.

Imagen de la noticia

Gure soluzioa etengabeko errendimendu handia ziurtatzeko optimizatuta dago. Hainbat gailu desberdinetatik gertaerak jasotzen ditu eta errendimendu handiko datu-base batean biltegiratzen ditu. IP gailuen datuak biltzeko eta kudeatzeko balio gehien eskaintzen duen soluzioa da.

Sareko gailuen bateratze-sistema malgua eskaintzen du, ez du urruneko agenteen erabilerarik behar eta, tresnak dagoeneko onartzen dituen 100 gailu baino gehiagoz gain, jabeak dituzten edo onartzen ez diren gailuak gehitzeko aukera eskaintzen du, softwarea garatzeko beharrik gabe, bateratu beharreko gailuaren XML fitxategi deskribatzaile bat konfiguratze hutsarekin.

Informazio-eskaera

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bete inprimaki hau eta informazioa zure helbide elektronikora bidaliko dugu ahal bezain laster.

(*) ikurrarekin markatutako eremuak beharrezkoak dira.