VÍNTEGRIS Informazioaren segurtasuna

Identitate-kudeaketa

Konfidentzialtasuna bermatzeko eta izaera pertsonaleko datuekin erlazionatuta indarrean dauden legeak betetzeko, ezinbestekoa da erabiltzaile bakoitzak informazioa atzitzeko dituen eskubideak uneoro eguneratuta, kontrolatuta eta auditatzeko moduan izatea ahalbidetzen duen azpiegitura bat erabiltzea.

Sarbide-eskubideak erakundeko erabiltzaileak une bakoitzean duen funtzioaren arabera definitu behar dira, informazioa darabilen sistema edozein dela ere.

Imagen de la noticia

VÍNTEGRISek zure beharrak asetzeko moduko soluzio egokiena jartzen du zure esku, erabiltzaile kopurua eta ezarritako teknologia kontutan hartuta. Era guztietako soluzioak eskaintzen ditugu: hirurehun mila erabiltzaile onartzen dituzten soluzioetatik hasita, ehun erabiltzailetik gorako ahalmena duten soluzioetara arte (ikus Gure teknologia-bazkideak > Novell, Beta Systems).

Automatizatu erakundeak une jakinetan burutu behar dituen erregistratzeak, bajak eta aldaketak.
Kontrolatu denbora errealean erabiltzaileen sarbide-baimenak eta aplikazio bakoitzerako sarbide baimenduak.
Deszentralizatu administrazio-funtzioak arazorik gabe.
Murriztu erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuaren eginbeharrak, erabiltzaileari aldaketak kudeatzeko edo pasahitzak berriro aktibatzeko prozesuak arinduz.

Informazio-eskaera

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bete inprimaki hau eta informazioa zure helbide elektronikora bidaliko dugu ahal bezain laster.

(*) ikurrarekin markatutako eremuak beharrezkoak dira.