Negozioak edonoiz eta edonon eramaten dira aurrera lehiakortasun bizia da nagusi... Enpresek, Interneten egoteaz gain, informazioak jasan ditzakeen erasoak direla-eta eskain dezaketen "eskuragarritasun mugatu" horrek negozioa ez baldintzatzea lortu behar dute.
Gidalerroak zehaztu behar dira, langileek informazioa erraz elkartruka dezaten, baita enpresaren ingurune segurutik kanpo ere; baina uneoro informazio horrek "ihes" egitea edo eduki desegoki edo gaiztoa atzitzea ezinezko direla bermatu behar dute.
Hori dela-eta, erakundeen erronka segurtasunaren eta eraginkortasunaren arteko oreka bilatzea da eta, bide batez, Interneten ahalmen osoaz baliatzea. Víntegris-en, helburu hauetarako soluzioak garatu ditugu:
Bermatu web-trafikoaren segurtasuna eta web-ean oinarritutako tresna eta aplikazio berrienen erabilera ahalbidetzea, malwarea eta arriskuak denbora errealean aztertuz eta sailkatuz.
Web-iragazketa, web-ospea eta arrisku ezagunen eta berrien aurkako erabateko babes aktiboa.
Era berean, teknologia horiek eta softwarea eskaintzen ditugu erakundean instalatzeko (applianceak ere bai), eta SLA konpromisodun iragazki-kudeaketa eta web-segurtasun zerbitzuak era bai.