Lege-oharra
- Víntegris S.L.
Gran Via, 8-10 1. solairua 5-A
08902 Hospitalet de Llobregat
- Tel. + 34 934 329 098
- Fax. +34 934 329 344
- info@vintegris.com
- IFK: B-62913926
- Bartzelonako merkataritza-erregistroa. 34720 liburukia, 177. folioa, B256168 orria, 1. inskripzioa
WEBGUNEAREN ETA BERE EDUKIEN JABETZA
“www.vintegris.com” webguneko jabetza industrial eta intelektualen, eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoak, diseinuak eta informatika-programak) jabea Víntegris S.L. da edo, halakorik balego, kasuan kasuko hirugarrenak.
Erabiltzaileak elementu guztiak ikus ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta bere disko gogorrean edota beste edozein euskarritan gorde ere; betiere, haien erabilera soilik eta esklusiboki pertsonala eta pribatua bada. Guztiz debekatuta dago eduki horiek banatzea, aldatzea, desegitea edo merkataritza-helburuetarako erabiltzea.
Aurrez jakinarazi gabe aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen dugu, edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu eta gehitu ahal izateko.
Erabiltzaile hori:
Izaera pertsonaleko datuen babesaren inguruan indarrean dagoen araudiari jarraiki, Víntegris, S.L. enpresak “www.vintegris.com” webgunean bildutako izaera pertsonaleko datuen berri ematen du, erabiltzaileak dagozkion eskubideak indarrean ezartzeko aukera izan dezan.
- Adostasuna
Web-orrien edo bestelako bitartekoen bidez eskatzen zaizkizun izaera pertsonaleko datuak Víntegris, S.L. enpresaren ardura diren fitxategietan bilduko dira, eta zehaztutako helburuetarako soilik erabiliko dira. Horretarako, zure berariazko baimena eskatzen dugu.
Halaber, erabileraren helburua bete dadin, datu horiek hirugarrenei eman ahal izateko ere zure berariazko baimena eskatzen dugu.
- Helburua
Emandako datuen erabileraren helburua Víntegris, S.L. enpresarekin finkatutako harremana garatzea, kontrolatzea, betetzea eta mantentzea da.
Era berean, emandako datuen erabileraren helburu dira interesa dakizkizukeen ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea, gure eskaintzak zure behar edo hobespenetan oinarrituta zabaltzea eta hobetzea, arakatze pertsonalizatua ahalbidetzea, eta inprimakiak edozein euskarritan bidaltzea (haiek erantzutea hautazkoa da).
- Segurtasuna
Víntegris S.L. enpresak jakinarazten dizu legez eskatutako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituela eta neurriok egungo ezagutza-teknikoei jarraiki hartu dituela, datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, legez kanpoko atzitzea eta lapurreta saihesteko. Neurri horiek derrigorrezko segurtasun-dokumentuan aurki daitezke.
- Eskubideen komunikazioa
Edozein erabiltzailek edozein unetan ezetsi ahal izango du aurrez emandako adostasuna eta edonoiz erabili hala izango ditu izaera pertsonaleko datuak atzitzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta ukatzeko eskubideak fitxategiaren arduradunarengana zuzenduta. Fitxategiaren arduraduna Víntegris, S.L. da.