VÍNTEGRIS Informazioaren segurtasuna

SEGURTASUNA ZURE NEURRIRA EGINDA

PROFESIONALTASUNA

PROFESIONALTASUNA

VÍNTEGRIS informazio-teknologien sektorean esperientzia zabala zuten profesionalek sortu zuten, informazioaren segurtasunaren alorrean lan egiteko helburuarekin.
Profesional horiek adituak dira informazioaren segurtasunerako azpiegiturak diseinatzen, ezartzen eta kudeatzen.
VÍNTEGRIS izan zen bere SGGIn (informazioaren segurtasun-sistemen kudeaketan) AENOR UNE 71502:2004 ziurtagiria lortu zuen lehen enpresetako bat, egun UNE-ISO/IEC 27001 ziurtagiripean berritu dutena.
VÍNTEGRISentzat segurtasuna ez da teknologia-arazo hutsa, bere ustetan negozioarekin, antolakuntzarekin, kudeaketarekin eta, batez ere, profesionaltasunarekin ere lotuta baitago.

ZERBITZU-KALITATEA

ZERBITZU-KALITATEA

Kalitate handieneko zerbitzua eskaintze dugula froga dezakegu, eta hori horrela izan dadin, behar bezala trebatutako langileak ditugu. Gure aholkulari guztiek nazioartean onartutako ziurtagiriak dituzte, hala nola, CISA, CISSP2 eta CISM3 ziurtagiriak, informazioaren segurtasunean dituzten esperientzia eta ezagutzak berma ditzaten.

Gure barne-politikari jarraiki ezinbestekoa da gure ingeniariek bezeroei ezarri dizkieten teknologien ziurtagiriak izatea. Horrenbestez, besteak beste teknologia hauen ziurtagiriak dituzten langileak ditugu: RSA SecurID eta RSA enVIsion (RSA Certified Systems Engineer–RSACSE-), Tivoli Access Manager (IBM Certified Deployment Professional- TAM for e-Bussines), Websense (Websense Certified Web Security Engineer), HPren WebInspect, Hitachi-IDren P-Synch, Lumension-en Lumension AC, DC eta Patch Link eta Novell-en Secure Login (SSO).

SEGURTASUNA ZURE BEHARREN NEURRIRA

SEGURTASUNA ZURE BEHARREN NEURRIRA

Edozein lankidetza motatara egokitzen gara. Proiektuak zuzenean edo bezeroaren lankideen laguntzarekin burutzen ditugu. Ezarritako sistemak osoki edo neurri batean kudeatzen ditugu, bai bezeroaren instalazioetan, bai urrunetik.