VÍNTEGRIS Informazioaren segurtasuna

SEGURTASUNA ZURE NEURRIRA EGINDA

Zerbitzuak

  • Albistearen irudia

    Estrategia-aholkularitza

    Segurtasunaren estrategiak kontutan izan behar ditu erakundearen helburua eta kultura, indarrean dagoen legeria, jardunbide egokien arauak (ISO, COBIT, NIST, SANS, etab.) eta bezeroaren jarduerarekin erlazionatutako sektoreko, tokiko eta nazioarteko estandarrak (adib.: Basel banketxeen sektorean eta HIPAA osasunean). Informazio gehiago

  • Albistearen irudia

    Informazio-ihesen aurkako prebentzioa (DLP)

    DLP, DRM, Encryption... Gaur egun isilpeko informazioa edo "publikoa ez dena" babesten eta hura galtzea edo lapurtzea ekiditen laguntzen duten hainbat eta hainbat teknologia daude.
    DRM edo zifratze-tresnekin gertatzen ez den bezala, DLP teknologiaren helburua "datua" babestea da, edonon biltegiratuta dagoela edo edozein kanaletatik transmititzen dela ere.
    Informazio gehiago

  • Albistearen irudia

    Informazioaren zifratze fisikoa eta logikoa

    Gaur egungo eraso ohikoenetakoa ordenagailu eramangarrien lapurreta da. Ordenagailu eramangarriek edo gisa horretako gailuek isilpeko informazioa utz dezakete hirugarrenen esku, eta horrek kalte handiak eragin diezazkioke enpresari.

    Negozioaren interesez gaiz, bestelako informazioa ere babestu egin behar dugu, legeak hala agintzen duelako. Datuak Babesteko Lege Organikoaren (15/1999) 23 (Euskarrien banaketa) eta 26 (Telekomunikabideak) artikuluetan xedatzen da konfidentzialtasun-maila handiko datuak zifratuta transmititu eta biltegiratu behar direla, konfidentzialtasun hori bermatzeko. ISO/IEC 17799 arauak gauza bera gomendatzen du.
    Informazio gehiago

  • Albistearen irudia

    WEB2.0 inguruneen segurtasuna eta edukien kontrola

    Negozioak edonoiz eta edonon eramaten dira aurrera lehiakortasun bizia da nagusi... Enpresek, Interneten egoteaz gain, informazioak jasan ditzakeen erasoak direla-eta eskain dezaketen "eskuragarritasun mugatu" horrek negozioa ez baldintzatzea lortu behar dute.

    Gidalerroak zehaztu behar dira, langileek informazioa erraz elkartruka dezaten, baita enpresaren ingurune segurutik kanpo ere; baina uneoro informazio horrek "ihes" egitea edo eduki desegoki edo gaiztoa atzitzea ezinezko direla bermatu behar dute.

    Informazio gehiago

  • Albistearen irudia

    Identitate-kudeaketa

    Konfidentzialtasuna bermatzeko eta izaera pertsonaleko datuekin erlazionatuta indarrean dauden legeak betetzeko, ezinbestekoa da erabiltzaile bakoitzak informazioa atzitzeko dituen eskubideak uneoro eguneratuta, kontrolatuta eta auditatzeko moduan izatea ahalbidetzen duen azpiegitura bat erabiltzea.

    Sarbide-eskubideak erakundeko erabiltzaileak une bakoitzean duen funtzioaren arabera definitu behar dira, informazioa darabilen sistema edozein dela ere.
    Informazio gehiago

  • Albistearen irudia

    Erregistroen kudeaketa eta korrelazioa

    Sareen azpiegitura konplexuen areagotzeak eta arauak betetzen direla ziurtatzen duen gorputz arautzaileak erroka bikoitza suposatzen diete enpresei: segurtasuna kudeatzea eta legeak betetzen direla ziurtatzea.

    Gure soluzioarekin zure erregistro-fitxategietako datu guztiak analizatu eta kudeatu ahal izango dituzu, ezagutza eta inteligentzia erabilgarri bilaka ditzazun.

    Informazio gehiago

Ikusi zerbitzu guztiak

Albisteak

  • 2011/11/08

    Vintegris ha obtenido la certificación AENOR UNE- ISO/IEC 20000

    Albistearen irudia
VINTEGRIS, S.L, ha obtenido la certificación de Aenor UNE-ISO/IEC 20000-1:2007 para las actividades, “Servicios gestionados de seguridad de la información”: Irakurri gehiago

  • 2012/01/24

    ACUERDO DE COLOBORACION ENTRE VINTEGRIS Y VENAFI

    Albistearen irudia
. Irakurri gehiago

  • 2010/12/30

    “ La Vanguardia eta Cinco Días” izeneko egunkariek Facundo Rojori, Vintegriseko fundatzailera, elkarrisketa bat egin diote

    Albistearen irudia
“ Ziurtasunen IT- azpiegiturak osatu, garatu eta mantentzen ditugu finantza- elkarteetara zuzenduta” Irakurri gehiago

Kontaktua

BARTZELONA:
Gran Via, 8-10 1. solairua 5-A.
08902 Hospitalet de Llobregat

Ikusi GoogleMaps gunean

MADRID:
Caléndula 93, Miniparc III, E eraikina
El Soto de la Moraleja.
Alcobendas
Ikusi GoogleMaps gunean

VÍNTEGRISek informazioaren segurtasun-sistemen kudeaketan UNE ISO IEC 17799:2002 arauak aplikatzen duen AENOR UNE 71502:2004 ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri hori lortu zuen Espainiako lehen enpresetako bat izan zen.

VÍNTEGRISek informazioaren segurtasun-sistemen kudeaketan arauak aplikatzen duen AENOR UNE 20000-1:2007.